KME

Datu teknikoak

Data: 2017/04/08

Ordua: 10:00

Distantzia: 24 km

Desnibel positiboa: 1.500m

Izen-ematea: Hasiera: 2017/01/09 (08:00) Amaiera: 2017/03/31 (00:00)

Probako kupoa: 250 Parte-hartzaile

Dutxak: Frontoian

Arropa jasotzeko tokia: Frontoian

Ibilbidearen deskribapena

Lasterketaren hasiera Bediako Plazan izango da, lehenengo 1,3 kilometroak asfaltozko zorutik izanik, mendiko lurretara hurbilketa eginez. Mendira, Aldai izeneko auzotik sartzen da eta bertako gas-aren ibilbidetik Santiagozar (392m.) mendira igotzen da, 3.kilometroan, igoera gogor explosibo batetik. Bertatik Lemoa alderantz jaitsi Arraño auzoan lehen anoagune likido bat egongo da, 4.kilometroan. Gero, mendiko bidetik, Apario eta Zekutzeko bideetara irteten da.

Bertan, Igorretik Mandoiara doan bidea hartu eta basozainaren txabolan egongo den bigarren anoagunera iritsiko gara (likido-solido) , 8.kilometroan gutxi gora behera.




Bertatik Mandoiararte, Arginaoko Atxaren mendi magaletik joango da bidea, 11.kilometroan martxaren punturik altuenera iritsiz, Mandoiako tontorra hain zuzen (638m.). Tontorretik jaitsi eta Txoribaso inguruetan (Joserra izeneko txirrindulariaren omenez egindako plakaren parean) hirugarren anoagunea aurkituko da, anoagune solido zein likidoa izango dena.


Txoribasotik, Lekubasora jaitsiera tekniko baten ondoren iritsiko gara jarraian eta Lekubasoko aisialdi gunean laugarren anoagunea egongo da, likidoa, 18.kilometroan gaudelarik.



Handik Ereño auzora igoko gara 20.kilometrora, eta gero Zeata mendiara igotzen bukatuko dugu, kronometratutako gune bat jarriz desnibel handiko igoera explosibo baten, 22.kilometroa. Bertatik, jaitsiera teknikotxo eta arin bat jarraituz, Ereñobetira iritsiko gara eta bertan bosgarren anoagunea egongo da (solido/ likido). Utxarain auzora jaitsiko gara gero, pendiza handiko bide estu batetik.

Ondoren, azken esfortzu bat eginez (23.kilometroa) berriz Aldai auzora igoko gara, azken igoera aurkituz tarte honetan. Bertatik Bediako plazarako bidea hartuko dugu berriz, hasierako bide bera jarraituz. Helmuga Bediako plazan egongo da (24.kilometroa).

Ibilbidearen irudi batzuk






Prezioak

Izen emate bakoitzeko korrikalarien poltsa bat oparituko da. Izen ematearekin batera zuen euro bat ABEPI Bizkaiko Epilepsia Elkarteari bideratuko zaio.

TIPO IZEN EMATEEN PREZIOA
FEDERATUA (BAZKARIA BARNE) 21 €
FEDERATUA (BAZKARIRIK GABE) 19 €
EZ FEDERATUA (BAZKARIA BARNE) 23 €
EZ FEDERATUA (BAZKARIRIK GABE) 21 €

Sari ekonomikoa

Mendi lasterketan sari ekonomikoak izango dira lehenengo sailkatuentzat.

Krono - eskalada

Zeatako igoeran denbora neurtuko da eta denbora gutxien egiten duenak, garaikur bat irabaziko du.

Ekimenaren grabaketa

Mendi lasterketa grabatuko da eta dokumental bat egingo da.

Oparia

Mendi lasterketan parte hartzen duten guztiek, kamiseta tekniko bat jasoko dute.

Animatu Mandoia ezagutzera!

Eman izena