KME

Datu teknikoak

Data: 2017/04/08

Ordua: 08:00

Distantzia: 20 km

Desnibel positiboa: 1.000m

Izen-ematea: Hasiera: 2017/01/09 (08:00) Amaiera: 2017/03/31 (00:00)

Probako kupoa: 200 Parte-hartzaile

Dutxak: Frontoian

Arropa jasotzeko tokia: Frontoian

Ibilbidearen deskribapena

Martxaren hasiera Bediako Plazan izango da, lehen 1,3 kilometroak asfaltozko zorutik izanik, mendiko lurretara hurbilketa eginez. Mendira, Zekutze izeneko auzotik sartzen da eta bertako pistatik, Apario eta Zekutzeko bideetara irteten da. Bertan, Igorretik Mandoiara doan bidea hartu eta basozainaren txabolan egongo den lehen anoagunera iritsiko gara, 6.kilometroan gutxi gora behera.

Tontorretik jaitsi eta Txoribaso inguruetan (Joserra izeneko txirrindulariaren omenez egindako plakaren parean) bigarren anoagunea aurkituko da, anoa-gune solido zein likidoa izango dena. Txoribasotik, Lekubasora jaitsiko gara jarraian eta Lekubasoko aisialdi gunean hirugarren anoagunea egongo da, likidoa, 15.kilometroan gaudelarik.




Handik Ereño auzora igoko gara, eta gero Zeata mendiari bira emanez Bediako plazarako bidea hartuko dugu berriz, bertara heltzeko azken 1,5 kilometroak berriz ere asfaltozkoak izango dira.

Ibilbidearen irudi batzuk








Prezioak

Izen emate bakoitzeko martxalarien poltsa bat oparituko da. Izen ematearekin batera zuen euro bat ABEPI Bizkaiko Epilepsia Elkarteari bideratuko zaio.

TIPO IZEN EMATEEN PREZIOA
FEDERATUA (BAZKARIA BARNE) 21 €
FEDERATUA (BAZKARIRIK GABE) 19 €
EZ FEDERATUA (BAZKARIA BARNE) 23 €
EZ FEDERATUA (BAZKARIRIK GABE) 21 €

Ekimenaren grabaketa

Mendi martxa grabatuko da eta dokumental bat egingo da.

Ibilbidearen markaketa

Aurten martxako ibilbidearen señalizazioa berria izango da.

Oparia

Mendi lasterketan parte hartzen duten guztiek, opari bat jasoko dute.

Animatu Mandoia ezagutzera!

Eman izena