KME

Datu teknikoak

Data: 2017/04/08

Ordua: 09:00

Distantzia: 35 km

Desnibel positiboa: 1.300m

Izen-ematea: Hasiera: 2017/01/09 (08:00) Amaiera: 2017/03/31 (00:00)

Probako kupoa: 200 Parte-hartzaile

Dutxak: Frontoian

Arropa jasotzeko tokia: Frontoian

Ibilbidearen deskribapena

Martxaren hasiera Bediako Plazan izango da, lehen 1,3 kilometroak asfaltozko zorutik izanik, mendiko lurretara hurbilketa eginez. Mendiara, Zekutze izeneko auzotik sartzen da eta bertako pistatik, Apario eta Zekutzeko bideetara irteten da. Bertan, Igorretik Mandoiara doan bidea hartu eta basozainaren txabolan egongo den lehen anoagunera iritsiko gara, 6.kilometroan gutxi gora behera.




Bertatik Mandoiararte, Arginaoko Atxaren mendi magaletik joango da bidea, 9.kilometroan martxaren punturik altuenera iritsiz, Mandoiako tontorra hain zuzen. Tontorretik jaitsi eta Txoribaso inguruetan (Joserra izeneko txirrindulariaren omenez egindako plakaren parean) bigarren anoagunea aurkituko da, anoa-gune solido zein likidoa izango dena. Txoribasotik, Upora jaitsiko gara jarraian eta bertan 3.anoagune likidoa aurki genezake, bertatik Lekubasora jaitsi eta handik Ereño auzora igoko gara, non azken anoagune solidoa izango den. Ondoren Zeata mendiari bira emanez Bediako plazarako bidea hartuko dugu berriz, bertara heltzeko azken 1,5 kilometroak berriz ere asfaltozko bidetik eginez.

Ibilbidearen irudi batzuk








Prezioak

Izen emate bakoitzeko txirrindularien poltsa bat oparituko da. Izen ematearekin batera zuen euro bat ABEPI Bizkaiko Epilepsia Elkarteari bideratuko zaio.

TIPO IZEN EMATEEN PREZIOA
FEDERATUA (BAZKARIA BARNE) 21 €
FEDERATUA (BAZKARIRIK GABE) 19 €
EZ FEDERATUA (BAZKARIA BARNE) 23 €
EZ FEDERATUA (BAZKARIRIK GABE) 21 €

Sari ekonomikoa

BTT lasterketan sari ekonomikoak izango dira lehenengo sailkatuentzat.

Ekimenaren grabaketa

BTT lasterketa grabatuko da eta dokumental bat egingo da.

Oparia

BTT lasterketan parte hartzen duten guztiek, kamiseta tekniko bat jasoko dute.

Animatu Mandoia ezagutzera!

Eman izena