KME

Anoguneak eta markajea

Ibilbideetan zehar, bi motatako anoaguneak egongo dira; batean, jakiak eta edariak izango dira eta bestean, soilik edariak.

Ibilbidea eta kilometroak behar bezala markatuta egongo dira, modalitate bakoitza bere koloreko zintekin eta Km-en kartelekin. Jakin beharra dago probaren luze-zabalean kontrol-guneak jarriko direla eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango dela, gune hauetan egingo bait dira arauzko igarotze-kontrolak.

AURKEZPENA

Arratiako bailaran dagoen Bedia herrian egingo den BTT, Mendi lasterketa eta Mendi martxa honen izaera herrikoa da antolakuntzaren helburua mendi kirola ardatz bezala izanez, jai giro honen inguruan jendea biltzea da. Kirol herrikoia maite dugularik, edozein kirolarik berak gustukoen duen probara apuntatu daiteke eta bere mugak ezagutu.

Izaera herrikoa duen arren, izena ematen prezioa honako hau da:

Federatua bazkariarekin 21€
Federatua bazkaririk gabe 19€
Federatu gabea bazkariarekin 23€
Federatu gabea bazkaririk gabe 21€

Izen ematea ordaintzen den unean bertan lasterketako araudia onartzen da, beraz puntu bat ez betetzeak lasterketatik kanporatzea ekarriko du. Inzkripzioarekin batera parte hartzaileentzako opari bat ere badakart eta dortsalaren zenbakiarekin egingo den opari desberdinen zozketan parte hartzea ere.

KOKALEKUA

Bediako herria

Mendi egun hau Bediako herrian ospatuko da. Bedia, Bizkaiko herrialdean eta Arratiako bailaran kokatuta dagoen 1000 biztanle inguruko herri txiki bat da. N-240 errepidea herri-gunetik igarotzen da. Era berean, Bilbo eta Donostia arteko eta Urdaibaiko EuskoTren lineak ditu herriak.

Bediak honako udalerriekin egiten du muga:

• Iparraldean eta mendebaldean, Galdakao.
• Ekialdean, Lemoa.
• Hegoaldean, Igorre eta Zeberio.

Mendiei buruz hitz egiten baldin badugu, hauek dira aurki ditzakegunak, eta hiru probetan hauetarik batzuk igaro ahal izango ditugu:

• Santiagozar
• Mandoia
• Zeata
• Apario
• Kastillozahar