KME

ARAUDIA

Ezagutu araudia eta errespetatu ingurunea

1.- DATA ETA LEKUA

III. Kolazinoko Mendi Eguna 2017ko apirilaren 8an ospatuko da Bedian (Bizkaia), Irteera orduak eta probak hauek dira:

     a. Mendi martxa 08:00
     b. BTT lasterketa 09:00
     c. Mendi lasterketa 10:00
     d. Junior/Kadete lasterketa 10:30

2.- IBILBIDEAK

Probak ibilbide hauek ditu:
     a. Mendi Martxa: 20 kilometro y 1000m desnibel +.
     b. BTT lasterketa: 35 kilometro y 1300m desnibel +.
     c. Mendi lasterketa: 24 kilometro y 1500m desnibel +.
     d. Junior/Cadete lasterketa: 15 kilometro y 800m desnibel +.

3.- PARTE HARTZAILEAK

18 urte beteak dituen mendizale, atleta edota kirolarik parte hartu ahal izango du lasterketa nagusietan eta 15 urte beteta eta guraso edota tutoreen baimena beharko da junior/kadete lasterketan eta Btt lasterketan parte hartu ahal izateko.
Mendi lasterka eta Btt lasterketan gehienez 250 parte hartzaile egongo dira probako eta 200 Mendi martxan. Parte hartzaile guztiek probako araudia bete beharko dute.

4.- KATEGORIAK

Kategoriak honakoak izango dira, proba ospatuko den egunean izango duten adinaren arabera:

     a. BTT lasterketa:
          I. Gizonezko eta emakumezko absolutuak.
          II. Lehen Arratiarra.
     b. Mendi lasterketa:
          I. Gizonezko eta emakumezko absolutuak.
          II. Gizonezko eta emakumezko beteranoak (proba egunean 40 urte edo gehiago dituztenak).
          III. Gizonezko eta emakumezko Promesa (23 urte edo gutxiago dituztenak).
          IV. Lehen Arratiarra.

5.- IZEN EMATEAK

Izen ematea 2017ko urtarrilaren 9an hasiko da, goizeko 08:00etan www.kirolprobak.com webgunean eta 2017ko martxoarn 31an sarratuko dira. 00:00etan.

6.- PREZIOA

Izen emateen kuota ondorengoa da:

     a. Mendian federatuak direnak eta bertan bazkalduko dutenak 21€.
     b. Mendian federatuak direnak eta bertan ez dutenak bazkalduko 19€.
     c. Mendian federatuak ez direnak eta bertan bazkalduko dutenak 23€.
     d. Mendian federatuak ez direnak eta bertan ez dutenak bazkalduko 21€.

Ordainketa egiteak probetan parte hartzea suposatzen du horrek dituen zerbitzu guztiak (anoaguneak, osasun-laguntza, dutxak, kontsigna, etab.) disfrutatu ahal direlarik. Horretaz gain, opari bete poltsa (jantzi teknikoa, produktuak, etab.), eta beharrezko segurua jasoko du korrikalari bakoitzak.

7.- SEINALEZTAPENA

Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta dago kartel adierazgarri eta ikusgarri diren balizaje zintekin. Kilometroroko erreferentziekin.

8.- KONTROLAK

Lasterketa nagusiko ibilaldian zehar 5 kontrol puntu egongo dira. Kontrol puntu hauetatik igarotzea derrigorrezkoa izango da. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

9.- ANOAGUNEAK

Hurrengo anoagune solido-likidoak egongo dira proba desberdinetan:

     a. Mendi martxa: 5 Anoagune.
     b. BTT lasterketa: 6 Anoagune.
     c. Mendi lasterketa: 6 Anoagune.
     d. Junior/Kadete lasterketa: 4 Anoagune.

Anoagune hauetan parte hartzaileentzat produktu solido eta likidoak (ura, isotonikoak, fruta, etab.) egongo dira. Bakoitzaren posizioa mapa eta perfiletan zehaztuta egongo da.

10.- IGAROBIDE DENBORAK

Helmugara iristeko gehienezko denbora arratsaldeko 15:00 izango da, ordu honetan proba denei amaiera emanez, eta helmuga marra igaro ez duenak, proba bukatutzat eman beharko du. Denbora hau baino gehiago behar duen partehartzailea amaierako sailkapenetik at geldituko da. Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan: igarotze-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean, probako arauak hausten dituztenean, ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean, erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean, antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean edota gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean. Xede hauetarako, probaren amaiera adieraziko duten bi korrikalariren parte-hartzea aurreikusten du antolakuntzak. Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.

11.- SARIAK

Hurrengo sariak banatuko dira: Ikusi maila eta sariak atalean.

12.- DORTSALEN BANAKETA

Dortsalak Bediako frontoian banatuko dira egunean bertan goizaldeko 06:30etatik aurrera, eta probak hasi baino 15 minutu arinago zarratuko dira.
Partaide bakoitzak bere dortsala eta opari poltsa jasotzeko norberaren NAN originala erakutsi beharko du eta bera etorri beharko da bila. Mendian federatuak direnek hori ziurtatzen duen federatu txartela erakutsi beharko dute dortsala jasotzerakoan.

13.- INGURUMENA

Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da eta, hau horrela izanik, ingurunea ahalik eta gehien zaintzeko eta zaborrak kontrol-guneetatik kanpora ez botatzeko eskatuko zaie partehartzaile guztiei. Xede horrekin zabor-kontenedoreak ere ezarriko dira kontrol-guneetatik 100 metroko distantzia arte.

Oinarri-oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro probatik kanpora utzi ahal izango da.

14.- OSASUN LAGUNTZA

Antolakuntzak osasun laguntza zerbitzua jarriko du ibilbideko punturik estrategikoenetan eta baita irteera eta helmugan ere.

15.- SEGURTASUNA

Antolakuntzak lasterketa ibilbide alternatibotik desbideratu eta beharrezko ikusten dituen aldaketak egin ahal izango ditu. Eguraldiak hala eskatzen badu, maratoia bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.

16.- LAGUNTZA EZBEHARRETAN

Parte hartzaileak istripuren baten aurrean laguntza eman eta kontrol lekuetan edozein ezbeharren berri eman beharko du.